XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIDERAGARRITASUN PLAN BERRIAK 30-40 LANGILEREN KALERATZEA ESKA DEZAKE IRUÑEAN
Iparlat Iruñeko lantegia taldetik bereiztea aztertzen ari daIparlatek datozen egunotan aurkeztuko du bere Plan Estrategikoa. Iazko urtarrilean zuzendaritzak erabaki zuen Iruñeko lantegiaren bereizketa. Erabakia aurki gauzatu daiteke. Horretarako
IPARLATEK, Euskal Herriko esne zentral indartsuenetan oinarrituta sortu zen enpresak, Nafarroako lantegiaren bereizketa gauzatu dezake aurki.
Une honetan konpainiaren Plan Estrategikoari azken ukituak ematen ari dira. Horren arabera zehaztuko da Iruñeko lantegiaren bideragarritasun plana.
Iazko bereizketari buruzko erabaki hark eta
Lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuaren esku hartzea bultzatu, Foru Komunitatekoa litzatekeen enpresa bati laguntzea ahalbidetuz.
Gogoratu beharra dago Nafarroako Gobernuak ez zuela azken kapital gehitzean parte hartu.
Eta, bigarrenik, etorkizunean
Izan ere, Iparlatena izanen litzateke aurrerantzean ere enpresa berriaren kapitala, baina mugimendu honek bertzelako enpresa eragiketa sakonagoak egiteko aukera handiagoa damaio Urnietako zentralari.
Jose Maria Arakama, Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak, atzo bertan baieztatu zion EGUNKARIARI bideragarritasun plana aurki izanen dela prest:
Bideragarritasun plan horrek Aintzoaingo lantegian izan daitezkeen kaleratze kopurua zehaztuko du.
Ekonomia Kontseilariak behin baino gehiagotan aipatu du Nafarroako Iparlateko lantegiaren langile kopurua neurriz kanpokoa dela.
EGUNKARIAk jakin ahal izan duenez hiru lanpostutik bat gal lezake Iruñeak.
Lantegiak bazkalburuko esnekiak lantzen ditu bereziki.
Ines Odriozola, Iparlateko komunikazio arduradunak, Iruñeko lantegiaren bereizketa 1997ko urtarrilean onartu zela konfirmatu zuen atzo.
Hala ere, bereizketaren gauzatzeaz eta Iruñeko lantegian lanpostu horiek galduko direla Plan Estrategikoaren zirriborroan agertzen ez dela ziurtatu zuen.
Langileen ordezkariek diotenez, egoera txarra da oso Aintzoaingo lantegian.
Iparlaten, bertzalde, barne egituraketari dagokionez, duela gutxi zuzendaritza taldeko hainbat kargu garrantzitsu aldatu dituzte berriro.
Gogora ekarri beharra dago, bertzalde, Gipuzkoako Gurelesa, Nafarroako Copeleche eta Bizkaiko Beyena bat eginik sortu zela Iparlat.
Orduko Nafarroako Gobernua, Gabriel Urralburu lehendakari zela, euskal esne zentralen fusioaren aurkakoa zen.
Holandako Freisland enpresa multinazionalak Copeleche erostea nahi zuen. Parlamentuak fusioa babestu zuen.